XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txostenak sailkatzeko erak

Txostenak sailkatzeko era desberdinak daude.

Prozedura egokiena une konkretu bakoitzeko beharren araberakoa izango da.

Sailkapen alfabetikoan A-tik Z-ra ordenatzen dira eremuak (eranskinetan izango duzu esparru honetan aurkitzen ez diren karaktereen sailkapenari buruzko informazio gehiago).

Aldiz, zenbakizko sailkapena hautatzen bada, eremuak txikienetik handienera ordenatuak geldituko dira.

Behar izanez gero, alderantzizko ordenan ere egin daiteke sailkapena, dela sailkapen alfabetikoan dela zenbakizkoan.

Horrela eginez gero, datuak beheranzko ordenan sailkatuko dira; hots, Z-tik A-ra eta handienetik txikienera.

Ondoko ataletan zehatz-mehatz deskribatzen dira sailkapen-era desberdinak.

Sailkapen alfabetikoa

Lortu nahi den txostenean 1 zutabea, 2 zutabea edota biak zehazten badira, Reporting Assistant-ek lerroen ordenaketa alfabetikoa automatikoki egingo du, zutabe horien informazioaren arabera.

Adibidez, demagun argitalpen berrien laburpenak dauzkan fitxategi batetik argitaletxe, egile eta argitalpenaren izenburuaren informazioa lortu nahi duzula.

Horretarako, ondoren ematen den txosten-espezifikazioa erabil zenezake:
Egilea:
Izenburua:
Argitaletxea: 1
Prezioa:
Argitalpen-data:
KATALOGO
Txostenaren espezifikazioa 1. orrialdea
F1-Laguntza
Esc-Menu nagusia
F10-Jarraitu

Reporting Asistant-ek burutzen duen sailkapena 1 eta 2 zutabeetan oinarritzen denez, lortuko litzatekeen txostena honako honen antzekoa izango litzateke:.